ZUGARRAMURDIKO ADIERAK

Duela urte batzuk Bizkaiko herri txiki batean, Julen eta Ione izeneko biki batzuk bizi ziren. Julen piskat beldurtia zen, Ione, berriz, oso ausarta zen. bere gurasoekin bizi ziren.

Herri horretan, sekulako beroa egiten zuenez, udako oporretan Frantziako Landetara joatea erabaki zuten, hor freskoago egoten zelako.

Udako oporrak iritsi zirenean, karabana bat alokatu zuten Frantziako Landetara joateko. Goiz bero eta eguzkitsu batean bidaia hasi zuten.

Hasieran dena ongi joaten ari zen eta beraiek poz-pozik zihoazen karabanan, baina bat-batean, bidaiaren erdian, karabana gelditu egin zen.

-Zer gertatzen da?-galdetu zuten bikiek.

-Ez dakit! Motorra ikustera joango naiz-esan zuen amak.

Ordu bat geroago, motorra erreta zegoela konturatu ziren. Urrun zegoen zelai bat ikusi zuten eta gaua hor pasatzea erabaki zuten. Karabana zegoen tokian utzi zuten, lo zakuak hartu eta oinez abiatu ziren. Iritsi zirenean, bokata batzuk afaldu zituzten eta afaldu ondoren lo sakonean gelditu ziren.

Bat-batean gauerdian, Julen eta Ione ahotsak entzuten hasi ziren, ez zekiten lo ala esna zeuden. Azkenean, esnatu zirenean, Zugarramurdiko kobazuloetan zeudela konturatu ziren.

Julen negarrez hasi zen. Ione kontsolatzen ari zenean, sekulako neska-mutil politak agertu ziren. Sorginak ziruditen.

-Kaixo, Julen eta Ione. Zugarramurdiko sorginak gara. Oso gaiztoak, oso beldurgarriak…

-Ba-ba–baina, nola da-da-kizue gure izenak?-galdetu zuen Julenek.

Guk dena dakigu badakigu zu beldurtia zarela eta askoz gauza gehiago.

Hemendik ateratzeko lau proba jarriko dizkizuegu .Ez badituzue gainditzen… hemen geldituko zarete betiko. Ja, ja , ja!!!-esan zuen sorginak ahots beldurgarri batekin.

Bikiak oso beldurturik gelditu ziren.

-Lehenengo proba!!!-esan zuen sorginak.-Harriak diru bihurtu beharko dituzue. Hasi!!!- esan zuen sorginak.

Sorginek Julen eta Ioneri bi makila magiko eman zizkieten.

-Ni hasiko naiz !-esan zuen Ionek.-Ala bazan edo ez, harriak diru bihurtu!-eta bitartean makila astindu egin zuen. Harri guztiak 2€ko txanpon bihurtu ziren, oso distiratsuak, oso garbiak, baina berehala berriz harri sinple bihurtu ziren.

-Ongi, Ione horrekin nahikoa da. Juleeeeen! zure txanda-esan zuen sorginak. Julen oso urduri zegoen.

-Aaa-laa-baa-ba-zan edo ez txa-txanponak diru bihurtu!!!-esan zuen lotsaturik Julenek. Harriak kartoizko zati bihurtu ziren.

Julen negarrez hasi zen.

-Horrela jarraitzen baduzu… Hemen geratuko zara… -esan zuen sorginak farrezka.

-Lasaitu, Julen, oraingoan ongi egingo duzu, ziur nago!-esan zuen Ionek.

Ala bazan edo ez, harriak diru bihurtu.-esan zuen Julenek. Oraingoan ongi atera zitzaion. Poz-pozik gelditu zen. Sorgina oso haserretuta gelditu zen.

-Bigarren proba!, oraingoan edabe magiko bat egin beharko duzu jendea tamainez

aldatu ahal izateko. Aukera bakarra duzue. Hasiiiii!!-esan zuen sorginak.

Sorginek kutxa batzuetan osagaiak jarri zituzten.

-5 minutu dauzkazue.-esan zuen sorginak. Ionek ardien begiak, tximinuen garunak eta igelen hankak hartu zituen. Osagai guztiak zatitu, uretan nahastu, eta botila batean sartu zuen dena.

Julenek insektuen hegoen, arratoien buztanak eta sugeen azalak hartu zituen. Osagai guztiak egosi eta botila batean sartu zuen. Bukatu ondoren, sekulako pauso handiak entzuten hasi zituzten. Bi erraldoi agertu ziren. Bikiek bere edabea hartu eta erraldoiei eman zieten. Erraldoiek edan zutenean…Txikitu egin ziren. Bigarren proba ere gainditu zuten!

-Hirugarren proba!:Oraingoan sorgin batzuk igel bihurtu beharko dituzue. Bi aukera dauzkazue. Hasi!- oihukatu zuen sorginak.

Atxilotuta zeuden bi sorgin etorri ziren. Haurrek probarentzat beharrezkoak zirela pentsatu zuten.

-Sorgin izateari utzi eta igel bihurtu-esan zuen Julenek

Sorgina igel bihurtu zen .Igela korrika joan zen ihesi. Julenek proba gainditu zuen!

Ioneren txanda zen:

-Bat, bi, hiru tximino bihurtu-esan zuen Ionek. Baina oraingoan ez zitzaion funtzionatu.

Sorgina zegoen bezala geratu zen.

Berriz saiatuko naiz!-esan zuen Ionek-Bat, bi, hiru igel bihurtu! Funtzionatu zitzaion! Sorgina igel bihurtu zen. Ione oso pozik zegoen.

-Laugarren proba!: sorginen erratzetan ibiltzen ikasi beharko duzue!-oihukatu zuen sorginak.-Aukera bakarra daukazue. Ja. ja , ja!!! Erratzak eman zizkieten, eta haurrak gainean eseri zirenean:

-Hau sorginen jokua bezala da! Bideokontsolan dagoena!-esan zuen Ionek.

Egia da!- esan zuen Julenek- sorgina hegalariaren teknika egin behar dugu. Gogoratzen zara nola zen?

-Bai, bai! Eskuinera, eskuinera, behera, ezkerrera, gora eta behera!-esan zuen Ionek.

Sekulako abiadura hartu zuten. Eta sorgina hegalariaren teknika egin zuten.

Sorgina oso haserre zegoenez bere erratzaren gainean eseri zen harrapatzeko asmoz.

Baina eseri zenean…Lurrera erori zen eta sekulako kolpea hartu zuen.

Julen eta Ione kobazuloetatik atera zirenean…Lo zakuetan esnatu ziren. Handik aurrera, Julen eta Ione abentura gehiagoen zain gelditu ziren.