EUSKAL IRAKURLE TALDEEN II. BILTZARRA

Agur t’erdi:

Mezu honek Euskal Irakurle Taldeen II. Biltzarraren berri ematea du xede eta helburu. Aurten, azaroaren 16an eginen da, Nafarroako Liburutegian, Iruñean. Soilik Nafarroa Garaian hogeita hamar talde inguru daude, anitzak eta askotarikoak, eta talde horietako kideentzako topalekua bada ere, biltzar hau interesa izan dezakeen edonorentzat dago irekia. Beraz, ez da ezinbestekoa irakurle talde bateko kidea izatea.

Larunbat goiz horretan literatura kritika zertan datzan ikusiko eta ikasiko dugu Katixa Dolhare Çaldunbide idazle eta irakaslearen eskutik. Izan ere, literatura maite dugunoi biziki interesatzen zaigu literatura senez eta zentzuz kritikatzen jakitea, gaitasunak zorroztea eta hobetzea helburu dugularik. Orobat, Asisko Urmeneta Euskadi sariduna ere izanen dugu gonbidatua. Hamaiketakoa ere bai, prefosta!

IZENA EMATEA eta ORDAINTZEKO MODUA

Izena emateko zenbait pausu eman behar dira.

1.  Interesatuak honako liburutegietara joan behar du izena ematera:

Iruñerrian:

·                     Antsoaingo liburutegia

·                   Barañaingo liburutegia

·                    CIVICAN liburutegia

·                    Mendillorriko liburutegia

. Sanduzelaiko liburutegia

·                    San Frantzisko liburutegia

·                    San Pedroko liburutegia

·                    Sarrigurengo liburutegia

·                    Yamagutxiko liburutegia

Nafarroako gainerako lekuetan:

·                     Altsasuko liburutegia

·                    Berako liburutegia

·                    Eugiko liburutegia

·                    Lizarrako liburutegia

·                    Noaingo liburutegia

·                    Tuterako liburutegia

·                    Uharte liburutegia

2. Interesdunen datuak atxikita bidaltzen dugun taulan jasoko dira eta dirua liburuzainek ala dinamizatzaileek hartuko dute. Bi aukera bakarrik daude: 5 € bazkaririk gabe ala 20 € bazkariarekin (osotara).

3. Parte hartu nahi duten guztien datuak helbide honetara bidaliko dira: irakurletaldeak@gmail.com

4. Izena emateko epea da: azaroaren 4tik azaroaren 13ra arte, biak barne. Azaroaren 6az geroztik, erabiltzaileak ez joatea erabakitzen badu, ez zaio dirurik itzuliko.

5. Azaroaren 16a baino lehen irakurle taldearen dinamizatzaileek edo liburuzainek dirua Iruñera ekarriko dute antolatzaileei emateko. Ezin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan, arren.

Edozein zalantza edo kontsulta argitzek

Mila esker zuen laguntza eta kolaborazioarengatik. Guztion artean lortuko dugu topaketa hau ere iazkoa bezain arrakastatsua izatea.

Zuen esanetara gaude sortu litekeen edozein zalantza argitzeko.

Zuen laguntza espero dugu honen guztiaren berri ematearren bai irakurleei bai interesa izan dezaken orori. Era berean, zuen liburutegian edo kultur zentroan informazio hau zabaltzea eskertuko genizueke.

Adeitasunez

Euskal Irakurle Taldeen Lan-Taldea

 

EGITARAUA

9:30-9:45 Harrera

9:45-10:00 Ekitaldiaren aurkezpena.

10:00-11:30 Katixa Dolhare-Çaldumbideren eskutik, hitzaldia: “Liburu kritika: ze irizpideak erabili liburu baten kritikarako?”

11:30-12:15 Hamaiketakoa.

12:15-13:45 Atelierra praktikoa testu baten inguruan.

Atelierra bitartean, Asisko Urmeneta marrazkilaria egongo da gelan gertatzen dena marrazki batean jasotzen.

13:45-14:00 Itxiera.

14:30 Bazkaria.