ATE IREKI BEREZIAK JAZAR-EN

Jazarren abenduaren 12 eta 13an ate ireki bereziak ospatuko ditugu. Erakusketa, arte, diseinu eta artisautza azoka egongo da eta gure tailerrak irekiko ditugu eraikin osoa ezagutu ahal izateko. Horrez gain, parte hartzeko eta zure sorkuntzak ekarri nahi izatekotan, eman izena hemen abenduaren 3a baino lehen.

Eta bisitari gisa etorri nahi baduzu, aurten, osasun segurtasun neurri guztiak mantentzeko edukiera mugatua izango da eta kontaktuak idatzi beharko ditugu. Beraz, beste formulario honetan izena eman dezakezu zure lekua erreserbatzeko. Edo bestela, etortzerakoan eman izena egun berean Jazarreko sarreran.