IRUÑERRIKO MINTZODROMOA

Datorren urriaren 28an burutuko dugun mintzodromoaren berri emateko jotzen dugu zuengana. Oraingo honetan AEK, IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola, Zubiarte Euskaltegi Publikoa eta Mintzakide egitasmoa elkartu gara eta indarrak batu ditugu Iruñerriko mintzodromo hau antolatzeko.

Mezu honekin batera, atxikita, prentsa oharra, afixa eta izena emateko loturak eta qr-kodea.


Urriaren 28an arratsaldeko 18:30ean izango da Autobus Geltoki Zaharrean, eta parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu, zuen elkarte zein eragileetan zabal dezazuen eta parte hartzera anima zaitezten.


Egitasmo honen helburua da euskaldunok biltzea, elkar ezagutzea eta mingainak askatuz euskara lau haizetara zabaltzea.

Mila esker aldez aurretik eta agur bero bat,

Iruñerriko mintzodromoaren lantaldea

irunerrikomintzodromoa@gmail.com

PRENTSA OHARRA-IRUÑERRIKO MINTZODROMOA (1)