LA MUJER DEL CHATARRERO

Urriak 19-an

Kasu honetan, Zero Probezia-rekin batera antolatuko dugu saioa. Epizoda u Zivoutu Beraca Zeljeza filmak, Senada eta bere familiaren bizitza erakutsiko digu. Ez dute erraz edukiko. 500 euro behar dute operazio batentzako. Lortuko dute?

GONBIDATUA: Eduardo García Langarica, Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioko Presidentea.

Epizoda u zivotu beraca zeljeza (2013) 74 min. Bosnia-Herzegovina.

Zuzendaritza: Danis Tanovic.

Gidoia: Danis Tanovic.

Argazkilaritza: Erol Zubzebic.

Aktoreak: Nazif Mujic, Senada Alimanovic, Semsa Mujic, Sandra Mujic

Senada, txatarretik bizi den ijito familia baten ama da. Egun batean, odoletan eta sabelean min handiak izaten hasiko da. Ospitalean, abortu espontaneoa izan duela jakinaraziko diote eta premiazko ebakuntza egitea gomendatu diote, baina osasun-estaldurarik ez duenez, ezin du artatu. Bere senarra, Nasif, saltzeko txatarra gehiago aurkitzen saiatuko da, eta ebakuntzak balio dituen 500 euroak lortzen ere.