EUSKO KULTURALA: LUHUSO, URRIAK 14

Antzerkia – Hondamendia – Axut!

14 urria I 20:30 – 22:00

02/2020-02/2022. Zaldibarko Luizia eta pandemia. Zaborra, egia eta kontakizuna. Langilea hiltzen da beharrean. Eta bizitza? 8 aktore, musika, dantza.

2020ko otsaila. Zaldibarko luizia. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo zorte txarra.

2020ko martxoa. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina samina, nola adierazten da samina mundua pandemia batek izoztu duenean?  Pantailek hartu dute hitzaren tokia, zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira.

2022ko otsaila. Zaborrari aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugun intuizioa. Astero langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

8 antzerkilari, musikari edo dantzari. Ez da deus berririk eta ez da deus originalik. Geure lanak eta ezinak ez dira aurreko belaunaldien lanen eta ezinen gainean eraikitzen, haiengandik jaso ditugun hondakinen gainean baizik; zaborraren sumindura eta garrasia.

eusko4 – eusko8

Harri Xuri aretoa