MUSIKA IRAKASLEAK ALDI BATERAKOTZ BEHAR DIRA

 

Joaquín Maya Musika Eskolak hainbat hautapen-prozesutarako deia egin du txistu, bateria, txirula, biolontxelo eta kontrabaxuko irakasleak aldi baterako kontratatzeko

Interesdunek otsailaren 6a arte egiten ahal dute izen-ematea telematikoki pamplona.es/eu udal-webgunearen bidez

 

Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak bost hautapen-prozesutarako deia egin du, txistu, bateria, txirula, biolontxelo eta kontrabaxuko irakasleak aldi baterako kontratatzeko zerrendak osatzeko. Zerrenda horien bidez Musika Eskolak plantillan gertatzen ahal diren beharrei aurre egiten ahalko die.

Prozesu horietan parte hartzeko interesa dutenek izena ematen ahalko dute, telematikoki, datorren igandera arte (otsailak 6). Horretarako, Udalaren pamplona.es/eu wegbunean sartu beharko dute, ‘Izapideak eta lizitazioak’ atalean. Eta, ondoren, ‘Enplegu publikoko deialdiak’ azpiatalean.

Hautapen-prozesu horietan parte hartzeko diplomatura edo unibertsitate-gradua izatea beharrezkoa izanen da, baita hautatutako espezialitateko erdi-mailako titulazio profesionala ere. Hala ere, aipatutako espezialitateko goi-mailako titulua edo instrumentu horretan erdi-mailako irakasle titulua dutenek ere parte hartzen ahal dute prozesuan.

Baldintza horiek zertxobait aldatzen dira bateriako espezialitaterako, diplomatura edo unibertsitateko gradua eta edozein musika-espezialitatetako erdi-mailako titulu profesionala edukitzea eskatzen baita, edo bestela zein goi-mailako ikasketen titulua, bateriako espezialitatean.

Izena emateko unean titulu horien kopia aurkeztu behar da, eta NANaren kopia ere bai. Izena emateko tasa 11 eurokoa da, eta izena emateko unean ordaindu beharko da, ordainketa telematikoko sistema seguru batetik.

Izena eman dutenek bi proba gainditu beharko dituzte aldi baterako kontratazio-zerrendetan egoteko. Lehena interpretazio-proba bat izanen da, eta obra bat edo batzuk, edo mugimendu bat interpretatu beharko da hamar minutuz. Proba horrekin epaimahaiak testuaren zehaztasuna, erritmo-sentimendua, soinuaren kalitatea, adierazkortasuna, instrumentuaren kontrola, sinkronizazioa eta elkar ulertze artistikoa, besteak beste, baloratuko ditu.

Bigarren proba praktikoa izanen da, eta eskolako edozein mailatako ikasle bati saio bat eman beharko zaio, 15 minutuz. Kasu horretan, ikaslearekin harremana, ikaslearen arazoak hauteman eta konpontzeko gaitasuna, eta edukia barneratzea lortzeko baliabideen eta estrategien erabilera ebaluatuko dira.

Bi proben puntuazioa, guztira, 50 puntukoa izanen da eta grabatuko dira, ondoren ikustea behar izatekotan. Interpretazio-probari gehienez 15 puntu emanen zaizkio, eta saio praktikoari, 35. Kontratazio-zerrendan egoteko beharrezkoa izanen da proba bakoitzeko puntuazioren erdia, gutxienez, lortzea. Aldi baterako kontrataziorako prest daudenen zerrenda erdietsitako puntuazioaren arabera antolatuko da.

 

JOAQUÍN MAYA MUSIKA ESKOLA BEREZIKO ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO ZERRENDAK

  • Instrumentuak: txistua, bateria, txirula, biolontxeloa eta kontrabaxua
  • Izena emateko epea: otsailaren 6a arte
  • Nola eman izena: www.pamplona.es/eu udal-webgunearen bidez, Izapideak eta lizitazioak atalean, Enplegu publikoko deialdietan.
  • Tasak: 11 euro
  • Probak: 2 ariketa: interpretazio-proba bat eta eskolako ikasle bati saio praktiko bat ematea.