ESKORIATZA

 

Bein, beste askotan lez, atxo bat, egoten ei zan goruetan eskatzien, eta gauero katu bat tximinijetik etortzen ei xakon, eta atxue ikeratu eiten ei zan, eta gixonari kontau ei eutzan zer pasaten xakon. Gero, ba, gixonak esan ei eutzan atxueri bera parauko zala andrien jantziekaz buruen pañelu zuri ta guzti (buruko pañelu zuriye ezkonduen señalie da). Gixona goruetan eguela etorri ei zan katue; baña gixona bixarrakaz eguen eta katuek ezagutu egin ei eban a etzala beztietako andrie, ta gero katuek esan ei eutzan goruetan eguen gixonari:

-Gixona ixan eta goruetan?

Eta gixonak katueri: Katue ixan eta barriketan? Eta gixonak sutondoko burduntzia artu ta akabau ei eban katue, eta gero bota ei eban eskatzeko bentanatik orture. Urrengo egunien ausoko atxo bat agertu ei zan, bere gona gorri-motx eta guzti, ilda ortuen.