Behiala


ATAUN

  Mari gorri, gona gorri, Biar euzki ala ebi.  


BERRIZ

  Maritxu telletako, Gona gorri dune, Artizu agin zarra Ta ekatzu barrije.  


LARRABETZUA

  Mari talletuko, Gona gorri dune, Otzi agin zarra Ekatzu barrie.  


ATAUN

  Andra Marie Otson ortz zarra T’ekatzan berrie.  


ZEANURI

  Sagusarra, Eutzi agin sarra Ekasu agin barrie, Sagusar barragarrie.  


KORTEZUBI

  San Martiñ ermentarije zan, da mutille euken mallukarije, da berau bota eban kalerik-kale esaten: San Martiñek atera deu galdie. Inpernuko deabruak entzu ebanien San Martiñek galdit atera ebala esa’eutzen: ez, bota ez baleutzo buztinie…


SARA

  Iragan besta bigaramonean Berek dakiten xoko batean Lau andre Iru matxurdin Bat alarguna Jarririk itzalean Arri xabal bat belaunen gainean Ari ziran, ari ziran trukean.  


OIARTZUN

  Ango sukalzuloak Ikustekoak Labatzik bat ere ez, Pasta aspoak; Alki sendoak, Iru edo lau arri Kintalekoak; Ango zekuak! Ezkondu ezkeroztik Garbitzekoak.  


OÑATI

  Aita zurea Arotza da ta Itun bat Eiozu.   Iru latatxo Zazpi tellatxo Orain askoko Dituzu.