EUSKO EGUNEAN LAGUNTZEKO PREST?

300 lan-txanda baino gehiago daude betetzeko; egunean berean, bistan da, baina baita gertakaria aitzin eta gero ere. Giro bero eta atsegina izanen da. Beraz, eman izena zure familia kideekin, zure lagunekin edo jende berria kausitzeko!

Eta zu bezalako laguntzaileak eskertzeko, laguntzaile bakoitzak, edan eta jateko txartelez gainera, bere kontzertu-txartela jasoko du ere!

Horrela, Willis Drummond, Mouss & Hakim (Zebda) eta Le Bal du Samedi Soir-en kontzertu bikainak ikusten ahalko dituzu. Eta besta segitzeko, after bat antolatuko da goizeko 5ak arte, eta han berean urririk kanpatzeko aukera izanen duzu.

Lehenbailehen bete ezazu izena emateko formularioa, otoi. Zuri esker ere, Eusko Eguna besta herrikoi handia eta ederra izanen da!

Milesker zure laguntzagatik!

LAGUNTZAILE IZATEKO ESKAERA ORRIA