XXVII MARIA DE MAEZTU SARIA

Estella-Lizarrako (Nafarroa) Emakumeen Biltzarrak, XXVII. “Maria de Maeztu” Saria literatura lehiaketarako deia egiten du, honako oinarri hauekin:

OINARRIAK

1. Hamasei urte baino gehiago daukaten emakume guztiek parte har dezakete, hauen nazionalitate edo bizileku kontuan hartu gabe.

2. Sari honek bi modalitate ditu, gaztelaniaz eta euskaraz.

3. Aurkeztutako lanak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:

a) Euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egotea.

b) Originala eta argitaragabea izatea.

c) Beste edozein lehiaketatan saritua ez izatea. Horretaz gain, erabakitzeke dagoen beste lehiaketa batean izenburu berapean edo beste batekin aurkeztua izan bada ez du baliorik izanen.

4. Lana gehienez ere hamar orriz osatua izanen da, espazio bikoitza utziz eta orrialde bakar batez. Baldintza berdinak izanen dira ordenagailuz egindako lanetarako, letrarako Times New Roman mota 12 tamainan hartuko da.

5. Gaia libre izanen da. Ahalik eta aniztasun handiena izatea eskertuko da.

6. Egile bakoitzak obra bakar batekin parte har dezake, lan honen bost kopia gutun-azal itxi batean aurkeztuz. Aipatu gutun-azalean, idazlea lehiaketan parte hartzeko aukeratutako goitizena besterik ez da agertuko, eta honen barnean beste gutun-azal txiki bat itxita sartuko da datu pertsonalekin (izena, helbidea eta harremanetarako telefonoa).

7. Literatur lehiaketa honen irabazleek ezin izanen dute berriro parte hartu hiru urteko epean.

8. Obrak hartzeko epea 2023ko uztailaren 19an amaituko da, eta honako helbide honetara igorriko dira: Lizarrako Udala, Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1 – 31200 Estella-Lizarra. Tel. 948 548237 eta gutun-azalean jarriko da: XXVII. “Maria de Maeztu” Saria, Literatura Lehiaketa.

9. Lan sarituak Lizarrako Emakumeen Biltzarraren esku geratuko dira, argiratu ahal izateko eta sarian aurkezten diren lanak argitaratzeko eta hedatzeko eskubidea gordetzen da.

10. Erakunde antolatzaileak aurreaukeraketa eginen duen talde teknikoa izendatuko du. Epaimahaiak bakarrik aurreaukeratutako originalei buruz, hain zuzen ere, erabakiko du. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: literatura sormenarekin eta kritikarekin zerikusia duten gutxienez hiru kide, erakunde antolatzaileko ordezkari bat eta Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloko ordezkari bat.

11. Epaimahaiaren erabakia komunikabideen bidez jakinaraziko da eta sarituei eskutitz edo telefono dei baten bitartez ezagutaraziko zaie. Sarituek sari banaketaren emanaldira joan beharko dute.

12. Erabakia eta sari-banaketa 2023ko urriaren 20a izango da.

13. 1.200€ gaztelaniazko modalitaterako eta 1.200€ euskarazkorako izanen dira irabazleentzat emanen diren sariak.

14. Baldin eta, epaimahaiaren iritziz, lanek kalitate maila nahikorik ez badute sariak hutsik geratu ahal izanen dira. Nolanahi ere epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

15. Aurkeztutako lanak ez dira itzuliko. Saria eman eta hamar egun igaro ondoren suntsituko dira.

16. Ez da posta trukerik eginen aurkeztutako lanen egileekin.

17. Erabakiaren inguruko afera guztiak erakunde antolatzaileari dagozkio.

18. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea, baita ere antolatzaileek, oinarriak ulertarazteko eta ezartzeko hartu ahal duten edozein erabakirik onartzea dakar berez.

ESTELLA-LIZARRAKO EMAKUMEEN BILTZARRA