AMODIOA

 

Amodioak irudia balu,

zure aurpegiarena luke,

amodioak kolorea balu,

zure bi begien distira luke.

 

Sentimenduek gainditzen gaituzte,

haien kontrolek ihes egiten digute,

emozioa, maitasunaren egile,

zoriontasuna isurtzen dute.

 

Amodioak argia balu,

zure irribarrea litzateke,

amodioak musika balu,

zure ahotsarena liteke.

 

Bihotza idekitzen dugunean,

lasaitzen eta askatzen garenean,

konfiantza da oinarri bakarra,

batzen gaituen lotura magikoa.

 

Amodioak airea balu,

zure arnasarena luke,

amodioak usaina balu,

zure lurrinarena liteke.

 

Konplizitate paregabekoa,

sekretuak partekatzen dituena,

sentitzen dugun konfiantza,

batak bestearen abandonatzea.

 

Amodioak azukrea balu,

zure ezpainen gustua luke,

amodioak definizioa balu,

zure samurtasuna liteke.