HAITZE GAZTELUA

Irailak 16 Uztaritze

EUROPAKO ONDAREAREN EGUNAK

Herri Soinu elkarteak urtero Europako Ondarearen Egunen karietara Uztaritzeko ondareari lotua den monumentu baten bisitak antolatzen ditu eta beti kontzertu edo/ta mintzaldi batekin. Aurten, Uztaritzeko Herriarekin partaidetzan eta Carlos de Laborde-Noguez jaunaren laguntzarekin, Lapurdiko familia zaharrenetako baten etxearen deskubritzea proposatzen dizuegu : Haitze gaztelua.

Eguna hola iraganen da :

–  10:00, 11:00, 14:00 eta 15:00 : Carlos de Laborde-Noguez gazteluaren jabeak, gazteluaren lau bisita emanen ditu – 20 pertsonako muga bisitaka – . Bisitetan parte hartzeko behartua izanen zaizue izena ematea zenbaki huntara deituz : 07 69 43 89 67.

–  17:30 : Xabier Itzainaren hitzaldia “Tanburinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde” bere liburuaren inguruan. (Itzulpen bat proposatua izanen da frantsesera).

–  18:30 : ‘ENARA’ emazte abesbatzaren kontzertua.

Gure webgunea – Notre site web : http://herrisoinu.eus/

HERRI SOINU – Lapurdi – 64480 UZTARITZE

Tel. 07 69 43 89 67  –  herri.soinu@laposte.net