Albisteak

ARRANKUDIAGA

Herriko argien eraginkortasun energetikoa hobetzeko 3. fasea burutu da. Osotara 33 argi puntutan lan egin da.


ASTIGARRAGA

Eguberrietarako txikientzako aisialdia: 2-5 urte bitartekoentzat jolas txiki kiroldegian, abenduak 29, 30 eta 31, eta urtarrilak 4 eta 5ean 9:00-13:00 joko didaktikoak, lankidetzakoak eta taldekoak. 4-12 urte bitartekoentzat Xaguxar taldeak antolatuta ludoteka ikastolan. Abenduak 29,…


TARAZONA

Udalak, hirugarren urtez, ohiko zerga kopuruak bere horretan utzi ditu.


“HAIZPEAN”

Menpeko Adinduen Ostataleku berriak 4 adineko lagunen jasotzekotz aukera denboraldi mugatu baterakotz eskaini du.


AMURRIO

Adineko egoitza berritzen, udalak 381.497,50 € (BEZ barne) gastatuko ditu, obra, UTE batek egingo dituelarik.


ARRATZU

Abenduaren 30ean 17:30 Loiolako eskolan umeentzat Magia ekitaldia eta 18:30 magia tailerra Imanol magoarekin.


ARAMA

Udaletxe zaharreko bigarren solairuko etxebizitza birgaitu egin du Udalak, etxebizitza beharrean egon daitezkeen familiei edo herriko gazteei alokairuan eman ahal izateko. Horretarako 42.566,76ko aurrekontua izan da.


MURTXANTE

Urtarrilaren 6rat arte etxe, balkoi nahiz leiho apainketa lehen lehiaketa indarrean jarri dute.


HENDAIA

Gani Mirzo abeslari kurdoarrak kontzertua eskaini du, horren xedea erbesteratuendako elkartasuna izan delarik.


ARABA

Jada zabaldu egin da epea euskara teknikoak behar dituzten herriek diru-laguntza eskatzeko.