Albisteak

ARAMA

Udaletxe zaharreko bigarren solairuko etxebizitza birgaitu egin du Udalak, etxebizitza beharrean egon daitezkeen familiei edo herriko gazteei alokairuan eman ahal izateko. Horretarako 42.566,76ko aurrekontua izan da.


MURTXANTE

Urtarrilaren 6rat arte etxe, balkoi nahiz leiho apainketa lehen lehiaketa indarrean jarri dute.


HENDAIA

Gani Mirzo abeslari kurdoarrak kontzertua eskaini du, horren xedea erbesteratuendako elkartasuna izan delarik.


ARABA

Jada zabaldu egin da epea euskara teknikoak behar dituzten herriek diru-laguntza eskatzeko.


ABADIÑO

Izotz pista egongo da Abadiñon aurtengoan, abenduak 28, 29, 30 eta urtarrilak 2,3 eta 4ean. 11:30-13:30 eta 16:00-20:00.


AIA

Urteko azken egunarekin, abenduaren 31n, San Silbestre lasterketa ospatuko da 17:00etan, izena 16:30etan eman beharko da. Ondoren “Ametsen kriseilua” ekimenaren informazioa zabalduko da.


BILBO, TUTERA

Tuterako elikadura hiriak sortzen duen ekoizpena dela medio, eta sinatu berri duten itunaren arabera, urtero 9.000 edukiontzi Bilboko kairat eramanen bide dituzte.


M. MANENTEN HITZAK (K.O. 1.971)

Ingalaterrako historian sekula izan bada aldi bat, Flauberten objektibotasun gutiziaturako oso egokia izan ez dena, hori 1649ko urtarrileko goiz hartan gauzatu zena da, Karlos I.ak pauso irmoz gurutzatu zuenekoa St. Jame’s Park, oinez heriotzera bidean….


ELINBERRI

‘Historia’ agiri berria irakurgai.


EUSKAL KONFEDERAZIOA

Euskararen Erakunde Publikoarekin ohi ukan duena deuseztu bide du.