Albisteak

ARGEDAS

Nafarroa Garaiko gobernuak Alde Zaharreko zoruaren nahiz azpiko egituren zaharberritzekotz baimena eman berri du.


BILAR

2016-eko aurrekontuei hasierako onarpena eman diote.  


ETXEBARRIA

2015eko zaldi proben sailkapenak. Nagusiak : Irabazlea Juan Martiartu 61 untza eta 2,43 metrorekin. Kintxopekoak: Koba 63 untzarekin.


ZUMARRAGA

Ana Gisasola idazle zumarragarrak bere “La fuerza está en tu interior” liburua aurkezten dabil egun hauetan.


HENDAIA

Osasunerakotz hiriko gehigarria karrikaratu dute.


TUTERA

Hizkuntz Eskolak toki handiagorik behar bide duenez, Kastejon markesaren jauregia egokia izaten ahal denentz aztertzen ari dira.


GASTEIZ

Ikastetxeetan mugikortasun ekintzaile eta autonomoa sustatzen duten ikastetxe zein ikasleen gurasoen elkarteei zuzendutako diru laguntzaren deialdia ireki da. 2016Ko ekainaren 30-a arte egin izangio dira eskaerak. Informazio gehiagorako: http://www.alava.net/botha/Boletines/2015/135/2015_135_04993_E.pdf


ERRIGOITI

Bizkaiko udalen ekonomia saneatzeko helburuarekin Foru Aldundiak Udalari 357.059,19ko diru laguntza emango dio.


IRUN

Euskararen egunean abenduak 3an Hondarribian, “Mintzodromoa” ekimenean parte hartzeko izen emateko epea Irungo Udalean azaroak 30ra arte izanen da.


SEASKA, BAIONA

2017an lizeo berria hirian ireki nahi dute.