Andoni Uzkeda Mateo

NEKANE

Goizeko bortz orenak dira, goizeko ordu txikietan egindakoa nekez gogoratzen zaienen garaia, egunak zer ekarriko galdezka ari direnen ziurgabetasun unea, lanerat joateko batere aiherrak ez daudenen denbora tartea, gautxoriak eta goiztiarrak lotzen dituen ergaia. Leihotik…

Gehiago irakurri...

PROSOPOPEIA

Pilar zendu egin zen. Zaharra izanik ere osasun egoera onean zegoen Nabatzeko alaba. Emakume xaloa izan zen beti, gorabeherarik gabeko aldarteduna, hizkera xume eta garbikoa, elkarrizketa zalea eta liskarrak gorrotatzen zituena. Bizimodu ona izan zuen…


SUIZIDIOA

Bi urteren ondoren mutil-lagunak uztea erabaki zian, ziplo, fundamentuzko azalpenik eman gabe. Ez zegoan bertze neskarik tartean, edo hori duk erran ziona, behintzat; ez zuan liskar gogorrik suertatu, ez ezin gaindi daitezkeen horietarik, behinik behin….


Urtebetetzea

Lankideak ekarri banabar hauek zinez onak dira, jadanik bigarren platerkada janik daukat eta lekutu ezean eltze osoa hustuko dut. Sobera jan dut, honela ez dago dietistaren erranak betetzeko erarik, aste honetan ez dut gramo bakar…


Ospitaleko solasak

Lehengusua ospitalean dut. Nire lehengusua, Superman bera kikilduko lukeen bipila, aitzurraz Amazonasen arroa jorratuko lukeen laboraria, Perurenaren etxez aldatzea izerdirik bota gabe burutuko lukeen bizkorra; horixe, nire heroia, ospitalean dut. Ni baino gazteago izanagatik beti…


Oporretan

Iritsi egin zen: lana ahanzteko garaia; birao lehiaketa, heldu den irail arte bada ere, bukatutzat emaiteko unea; gainean (ezen ezaldamenean) zortzi orenez eduki duzuna hiltzeko gogoa iraungitzekoa … Oporraldia, oporraldia iritsi zen, iritsi egin zen….


Autopistan

Ez dakit nori ezta zergatik bururatu zitzaion, eta ez dakit zer ziok bultzaturik burutu zen, baina lehen hain ongi zegoen errepidea biribilgunez bete izanak batere gogoko ez dudan autopista erabiltzerat behartu gintuen. Ez naiz batere…


Ping-pong pilotaren sindromea

Kamioia utzi ez banu, tabernan segitu banu, eskola garbitzearena egokitu balitzait, okindegian istripurik jasan ez banu, kale-argien lana hobe ordaindurik egon balitz … gehiegi da, sobera, larregi eta larriegi, ene egoera bezala. Ezin egon daiteke…


Elbira eta Marta

Behin egin dinat, joan den astean. Behin bakarrik, behin baino ez, joan den astean. Ordu arte, beti ongi. Neholako arazorik gabe, amattok sei hilabeterekin xatarra kenduz geroztik beti ongi egin dinat. Adina aitzina zoan, bazekinat,…


Gorputz txikiteoa (bi iritzi)

1.-JULEN Julen telefonoaren aitzinean da. Ekurugaitz arras. Eskuan egunkaritik moztutako orrialdea du. Bertan agertzen den zenbakia sakatu du, behin, bitan, hirutan, hamaikatan… Hariaz bertze aldekoek hartu dutenean ordea, hagitz ahalketurik bere tokian eskegi du. Ezkoneraztunak…