Eric Traonmilin

HAUTS ALE ALAIA

      Hauts ale alaia naiz, betitik alaia, unibertsoko izar jokoen zelaia begiratzen dudala, ikusgai galaia, artzainaren izarrak markatu belaia.   Lanetan, kantuetan ‘ta ere dantzetan, bilioika atomo ari ale hartan, bizirik irauten dut…


ISPILU NEURONAK

. Ispilu neuronetan, konturatu gabe, nireen irudiak, ahalegin gabe, grabatuak zaizkizu, izadia jabe, gure harremanaren betiko nerabe. . Isil-isilik doa, garunen artean, gogoeten parrasta, hegalka airean, bai, parteka ditzagun, gure ez ustean, gure ikuspuntuak, beti…


IPARRERANTZ

Iparrerantz badoaz, hodei borobilak; hegotik daramatza, haizeño isilak. Angeluko hondartzan, itsaso abilak ariman sortzen dizkit oroi burbuilak. Iparrerantz banoa, nire gogoetan; hegoek naramate, nire ametsetan, gaztaro urrundura, amodioetan, sable epeletara, ginen jokoetan. Iparrerantz ufatu arnas…


TEILATUETAN

Teilatuetan teilak banan banan jarri aspalditik baditu, haurtxoen hazkurri, eguraldi orotan paisaian xinaurri, eskolan gutxiegi baitu irakurri.   Teilak ematen ditu, misio noblea, jendeari teilatu hau bilakatzea, noiz bere patua den alokatzea, hilero amesgaitza sari ordaintzea.   Etxe eraikiaren teilatu azpian, nahiko…


EGUN BAT GEHIAGO EMAN DIDATE

Goiz goizean jaikirik, ondoko larrean, eguzki maitatua isiltasunean, gure elikadura sortzen duenean, zeruertz gorritsuan, oi ateratzean ederretsi nahi dut, aire baketsuan.   Ondotik, etxez etxe, makila eskuan, xendra estuetatik, haien eskertzean laguntasunagatik, urrats irmoetan noa lagunengana,…


BAZKALONDOKOA

Urrunetiko zaunkak, beste menditxotik, kukurruku hurbilak, hor oilategitik, behinkako marrakak, bide bestaldetik, ametsa laztantzen dit, eztiki, kanpotik.   Eguzkitan etzanik, bada erdi lotan, otsailaren otsoak haginak ahoan ez erakustekoan, hitz zurrunbiloan zutaz ametsez nago, oraino batean.   Ekiaren moduan, zure…


MUNDUAN EDERRENA

Munduan ederrena, da zure hizkuntza: amaren sabelean jadanik ohitza, haren ahots leuna, kantuaren antza, ematen has zekizun, zure nagusitza oin-puntez erakusten bilintzi-balantza.   Munduan ederrena, da zure mintzaira: honen hitz ugaritan hainbeste kondaira ikasi zenituen…


EUSKAL HITZAK IKASI

Euskal hitzak ikasi, haren belarrian leunki xuxurlatzeko, haren gogoetan nola leuna zitzaizun izana benetan.   Euskal dantzak ikasi, haren begietan leunki irakurtzeko, haren besoetan laket zatzaizkiola plaza txiki hartan.   Euskal kantuak kanta, haren saihetsean…


HAIZEAREN KONTRA

Haizea itzultzen da, nire ametsean, maitearen islatik nire urruntzean. Biratu ‘ta biratzen, betiko borrokan, haizearen kontra naiz, etorri ezean.   Uhina handitzen da, nire ametsean, maitearen islatik nire baztertzean. Igo eta jaisten naiz, betiko kulunkan,…


AURORA BOREALAK

Aurora borealak zure besoetan bidaia egin gabe jakinik askotan, zergatik bilatuko mundu zabalean zure begi ninien baitan dudanean?   Ortzadar oparoek zure gorputzean euritan izan gabe zurturik sarritan, zergatik haritzetik urrundu soberan palmondoen artean errera…