Xerar Urrutia Jorajuria

ZURE IRRIBARREA

  Zein goxoa den zurekin paseatzea, eskuz esku, elkarrekin maitatzea, erabateko arduragabekerian, besterik gabe konplizitate batean.   Ze poza besarkada batean lotzea, irribarre bihurria partekatzea, osmosia oso barnean sentitzea, aske, eguneroko kezkak ahantzita.   Maite…


AMALUR KUTTUNA

  Iparra eta Hegoa, Euskal Herria, arbasoen lurra! Denboraren goizaldetik euskaldunak daude zutik.   Ekaitzak eta urakanak, gure lurrera jin direnak, utzi dituzte kalte handiak, kolpatuak, ez hilak! Tartalo inbaditzailea! Irentsi ezin euskalduna! Itogarria amaituko…


ESTROPEZUA

  Estropezu egin nuenean, zulo ilun sakonean nintzenean, hor izan zira nere ondoan, ni zutitzeko, zuzentzeko gisan.   Bizitzaren porrot ilunak, bakardadezko momentuak, etsipenez betetzen nautenak, beltzez tindatuak gau-egunak.   Adiskidantzaren indarra, gorde ahal izan…


AMODIOA

  Amodioak irudia balu, zure aurpegiarena luke, amodioak kolorea balu, zure bi begien distira luke.   Sentimenduek gainditzen gaituzte, haien kontrolek ihes egiten digute, emozioa, maitasunaren egile, zoriontasuna isurtzen dute.   Amodioak argia balu, zure…


ITZULERA

Itzultzearen pozaren ondotik, anai, lagunak tinko besarkaturik, lurraren usaina berriro sentiturik, malkoak dira isurtzen begietatik. Urruntasunaren ondorioa, agerrarazi dizu egia bortitza, errutina batean erori girela, ahantziz lehengoen sakrifizioa. Ez da gehiago zuk utzi duzun herria,…


NOIZTENKA

Badira zenbait urte jadanik, ni etxean naizela bakarrik, noiztenka triste, bestetan pozik, denbora batzutan luzea delarik. Oroitzapenak lotuak daude, hutsa ezin dudalarik bete, bakardadearen seinale, bizitza pisuaren egile. Lagunak beti hor zaudete, alaitasunaren zabaltzaile, indarrez…


BELEAREN KANTUA

Ni naiz hemengo lurretakoa, izadia da nere etxea, betidanik libre, jakilea, hegalari ospetsuena. Haize guzietan naiz irristatzen, eguraldiekin naiz moldatzen, gora-behera biraka naiz ibiltzen, egokitzapen denetan sartzen. Besteak nitaz dira mesfidatzen, irizpideetan ez bainaiz sartzen,…


EUSKARA DA ZURE ETXEA

Euskara da zure etxea, zu sortu aitzin hor zegoena, hileta gero beti hor izango dena. Euskara hain zaharra da, antzinako oinarriekin eraikia, sakona, gure bizia dagoena. Ezer ez da garrantzitsuagoa, bat izateko, bat egitea, Euskaldun…


ZUREKIN

  Itxaropen apur bat dagoen bitartean, nere bizitzak uzten didan bitartean, azken arnasa arte naiz segitzekotan, nere indar guziak zuri ematekotan.   Zure begien argitasuna, betidanik hunkitu nauena, zure irriño bihurria, hainbestetan goxatu nauena.  …


UR

  Menditik isurtzen den ura harkaitzen erdian lerratzen da, leuntzen, zizelkatzen du harria, bere gisan moldatuz izadia.   Ur basa ez da menderatzen, iturritik da sortzen, jariatzen, bere bidea du berak hautatzen, behaztopa guziak ditu…