HITZ SOLAS

“EHUN METRO” RAMON SAIZARBITORIA

“Arnasa hartzea automatikoki egin nahi huke, zangoen eta batez ere, besoen mugimenduaren edo erritmoaren kontrolpetik libratu. Zangoen martxa edo erritmoa gutitu gabe, arnasa hartzearena makaldu. Haizea sudurretatik hartzen saiatzen haiz -pulmoietara hotza sartzen ez uztearren-…


BENTAKO KOMUNA

Arratsaldeko bortzetan geratu gara herriko plazan biltzekotan. Goizeko partida ikusita, bidean bazkaltzea xedatu dugu. Betiko bentetan eskatu dugu tokia. Leku ona da, gure jomugatik hurbil dago eta sukaldari bikaina dute. Gaur, aldiz, ez nago hagitz…


ODOLAREN USAINA – MIKEL ANTZA

“Azal zurikoa zen. Gure mendietako betiereko elurraren zuriaren pareko. Arroz-hautsen beharrik ez zeukan haren bisaiak. Arroserantz lerratzen zen zuritasun hartan ezpain haragitsu gorriskak sortzen ziren. Eta begietan esmeralda bi zituela pentsatu nuen segituan. Inori grisez…


JAIETAN

Jaione gelako giro okaztagarriak nardatuta ohetik jaiki da. Janzten ari deno Josetxori so dago. Zurrunka ari da. Ahoa zabal-zabalik dauka eta darion kirats karminduak den-dena mikazten du. Batek daki zer edanen zuen. Goizeko seietan iritsi…


OLENTZERO, JENTILAK ETA NEGUBURUA

Oso garai zaharretatik euskaldunok sua gurtu dugu eta sua erabili izan dugu solstizio eta ekinozioen inguruko jai erritualetan. Jondoni Joane edo San Joanen udako solstizioan sua da jaun eta jabe, garbitzaile eta berritzaile ber denboran….


EUZKADI MEREZI ZUTEN – KOLDO IZAGIRRE

“Frontoipetik Zugasti kankailua etorri zen lasterka, brusari korapiloa eginda, itokarrean, “erregina, erregina!” deiadar. Haur batzuek korri egin zuten etxe barruetara. Kalakan ari ziren emakumezkoak banandu egin ziren, tokan ari zenak lurrera utzi zituen fitxak, plazako…


“ABUZTUAREN 15EKO BAZKALONDOA” – JOXE AUSTIN ARRIETA

“Inoiz ez jakin batek gure sukaldean freskotasun apur bat egon dadin zer den hobe: patioko leihoa zabalik ala itxita eduki. Zabaltzen baldin baduzu, gurean pilatu den ke usaintsu itogarri guztia kanpora doa, bai, baina baita…


EZPELETAKO TOBERA GAZTE MAITEMINDUEN AURKA

Xaribaria edo tobera Erdi Arotik datorren ohitura da, Europa osoan zabaldurik izan zena. Garai zaharretan senar-emazteen gatazkak, alargunen arraezkontzak eta gisa horretako gaiak ziren plazan horrelako ekitaldi baten bidez salatzen zituztenak. Euskal Herrian, gainerako herrietan…


“Narrazioak” – Joseba Sarrionandia

“Iragan da azken trena, burdinbide amaigabetan galtzera, eta ez da isiltasuna baino geratu, olio zaharraren usainez. Hiriko bazter auzo baten bazterrean, etxalde arraildu bat da estazioa, zeinera gatazkarik gabe abailtzen den gaua, bere amets arriskutsuekin….


“Arragoa” – Jon Urrujulegi

“Ama besoak zabalik hurbildu zitzaidanean, nik, jauzi txiki bat eginez, gerritik heldu nion. Hankatxoak airean, amak bi alboetara amoroski kulunkatu ninduen eta berriro lurrean utzi, baina ni nintzen haurtxoak ez zion inola ere jaregin nahi…