Lady Marian

Egilea: Iosu Moracho Cortés.

Haurtzaroan orekaria izan nahi izan zuen

eta diaboloa oso gora jaurtiki,

oso gora, hodeien ile urdina harrapatzeko.

Gaztaroan, nomada, amodio eztiko oasi batean ahitua, olerkari naufrago eta arabiar baten beso iletsu eta suabeen artean egoteko.

Helduaroan, erbeste garaiko emakumea izan nahi izan zuen, oroimen mugagabe eduki eta bat ez datorrenarekin.

Zahartzaroan haurra izan nahi izan zuen

eta aingeru on batek Trévere-ra ekarri zuen,

izan ez zuen berotasuna,

eduki ez zituen ametsak

eta iritsi izan ez zen maitasuna emateko.

Gaur egun, xaloki, emakumea izan nahi du,

nostalgiagatik soil-soilik,

eta esaten du altzairua, aldamioak eta pertikak egiteko argi txinpartatxo bihurtzen den bezala,

bera ere orain izan daitekeela

distirarik ukan ez zuen argi hura,

musurik eman ez zuten ezpain haiek,

behin ere esan izan ez ziren hitz haiek

eta sekulan sentitu izan ez zuen lotsa hura.

Agian horregatik,

bere begi maltzurren atzean,

nik igartzen dut

iseka eta konkistaren distira,

kafea irribarre batekin ordaindu

eta basora paseatzera gonbidatzen nauenean,

Lady Marian zaharrak.