Albisteak

TUTERERRI

2015. urtean 172 odol-emaile berri jaso dira.


ELINBERRI

Laguntzaile berria agirietan, Maddi Zubeldia. Bere lehen agiria irakurgai.


“EHZ”

Uztailaren 1 eta 3 bitarte Lekorneko Garroa gazteluan ospatuko dute. Honatx afitxa:


ASPARRENA

Udalak, oholak, aulkiak eta lurra zulatzeko makinaren mailegua eskuragai uzten du hala nola “Arrazpi Berri” kiroldegiko ispiluen aretoaren, kantxen aretoaren edo kultur etxeko lokalen erabilera.


GAUTEGIZ – ARTEAGA

Wifi sarea hartzeko bi gune daude momentuz, Herri enparantzan eta Taberna Zaharre parkean.


GIPUZKOA

Gipuzkoako Udalerri populatuenak (2015eko datuen arabera) ondokoak dira hurrenez hurren: Donostia 180.291, Irun 59.624, Errenteria – Orereta 39.813, Eibar 27.204 eta Zarautz 22.915 biztanlerekin.



BIDARRAI

“Otxaldetarrak” elkarteak Baigorrin diren erbesteratuendako zenbait ekimen prestatu ditu.


URARTE

El prado errekastotik Urarteko iturri publikoa ornitzen duen hoditeria aldatu behar da.


GALDAMES

Saneamendu lanak egingo dira Zubiaga eta Pozolinon. Horretaz gain beste bi obra egingo dira, Laia auzoan edateko ura heltzeko eta Bentorro auzoan oinezkoentzako ibilbide bat jarriko da BI-3632 errepidean.