GOGOETA

AUZO-LOTSA 24 BI GURPIL AULKI

Bolada hartan, ikusi ondoren, oso maiz izaten nituela arazoak aulki motordunarekin, batzuetan, gurpilen zulatuak zirela, beste batzuetan, erreleak erreta edota balazta elektronikoak blokeatuta eta abar, azkenean, badaezpada ere, bi gurpil aulki motordun edukitzea erabaki nuen,…


JURRAMENDIREN ITZALEAN 1976-5-9

1976an gertakari latza eman zen Nafarroako Lizarrerriaren bihotzean. Urtero, maiatzean, Jurramendiren gerizpean karlistek XIX. mendeko gerretan erakutsiriko kemena ospatzen ohi zen, erromeria jendetsuaren gisa. Data hartan, baina, Franco diktadorea hil zenetik bakarrik urte erdia pasa…


POESIARI GORAZARRE

Verba volant, scripta manent Liburu-dendetan poesia liburuen txokoa txikiena izan ohi da, eta, sarritan, zokoratua, ia ikusezina, itxuragabeki ordenatua. Ez omen da poesiarik saltzen. Gehiago omen, gaur egun, poesia idazten dutenak irakurtzen dutenak baino. Horiek…


LEHEN KORRIKA HURA EZ ZEN IZAN SAMURRA

Orduan, KORRIKAren ideia hura, 1980an Oskorriko Josepe tronpetariari bururatu zitzaiona, bat-batean eta lehen bista-kolpean, ezinezko eta distopikotzat jo genuen AEKn. Hala ere, garai hartako Zuzendaritzan genbiltzan batzuek, Bittor Allende publizitate-sailean zebilen hark-eta animatuta, froga egitea…


AUZO-LOTSA 23 ZULATUAK

Garai hartan, erabiltzen nuen aulki motordunak, gurpil pneumatikoak zituen, hau da, airez puzten ziren haietakoak, eta, horrek berak, bere arrisku nabarmenak zeuzkan, zeren eta, gutxien espero zenuenean, izan ahal baitzenuen zulaturen bat. Batzuetan, aurreko gurpil…


NEANDERTALAREN IKUSPEGIA UKRAINAZ

Mendien magalean bizi gara eta Itsasotik ez hain urruti. Hemen, orain, nahiko bakean gabiltza Arrotzekin; elkarrekin nahiko ondo konpontzen gara aspaldian. Leinu biotako sexu-harremanak ere gertatzen dira hainbatean. Halere, ezin ezabatu gure gogotik arestian Arrotzekin…


GERRA MAITE EZ DUTEN GIZONAK

Si vis pacem, para bellum   Badaude, eta asko dira. Gaitz erdi! Gerra maite dutenak, ostera, gizonak dira, gehienak, behintzat. Horra hor gaitzaren beste erdia. «Gerra maitatzea» esamoldea bera contradictio in terminis izan zitekeen, baldin…


BOKAZIOARI BURUZ

De vocatione Egungo irakasleek ez omen daukate bokaziorik. Hala zioen aurrekoan norbaitek irmoki. Lehengo irakasle guztiak bokaziozkoak izango zirela ondorioztatu nuen neure artean, buruan nire irakasle ohiak zerrendatzen nituen bitartean. Halako egoerak isilpean eta lehenbailehen…


AUZO-LOTSA 22 KARGAGAILUA

Laurogeiko hamarraldiaren bukaera aldean, irakasle ikasketak egina nengoen, baina, hala ere, oraindik beste ikasketa batzuk ere egiten jarraitzen nuen, Iruñeko kontserbatorioan, esate baterako. Garai hartan, lantokia, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean neukan, eta, zenbait egunetan -ez…


AUZO-LOTSA 21 EBAKUNTZAK

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera-hasieran, nik hamabi urte neuzkanean, egin zidaten lehendabiziko ebakuntza bikoitza, bi orpazurdetan. Gorago esan bezala, gurasoek etengabe jarraitzen zuten konponbide bila. Itxura denez, norbaitek, Fustiñanan masajista on bat zegoela esan zien, eta,…