Xanti Begiristain Madotz

ERNE ETA ADI!

Nik ez dakit gainerako pertsonak ohartzen ote diren, baina, neronek behinik behin, egunero-egunero entzuten eta ikusten ditut euskarazko hitzak eta abar, oso gomendagarriak ez direnak, bai hedabideetan eta baita pertsona erreferentzialek esanak ere. Testu honek…


MANEX ARANONDOAN

Manexen baserri inguruetan, beste zuhaitz askoren artean, aranondo bat ere bazuten, erreka ondoan, hesi baten aldamenean. Aranondo hark ez zuen ale askorik ematen, baina ematen zituenak oso goxo eta gustagarriak izaten ziren, eta berri hura…


MANEX MIKEKIN

Manexek bolada hartan, hilabeteak eta asteak zeramatzan ikusten eta behatzen miken ibilerak. Baserri hartan eta bere inguruan, mika hitzak bele-nabar sinonimoa hartzen zuen. Bele-nabarrak oso hegazti langile finak dira. Batzuetan, habia berria egiten dute, eta,…


MANEX ETA BIRIGARROAK

Dagoeneko jakina da Manex ez zela erraz etsitzen duten horietako mutiko bat. Hori horrela, handik egun gutxitara, eta berriz ere baserriaren eta eskolara arteko bidean, beste habia bat topatu zuen, kasu honetan birigarroek egina, zuhaixka…


MANEX ETA HABIAK

Udaberri aldean, Manexek, eskolara joan eta itzultzen zen bitartean, bere ibilbidea gauza ugari egiteko aprobetxatzen zuen. Haietako bat habiak bilatzea izaten zen. Joan-etorri haietan mota askotako habiak aurkitzen zituen gainera, konparazio batera, birigarro, karnaba, txepetx,…


MANEX KATAKUMEEKIN

Manex bizi zen baserrian katu ugari izaten zituzten beti, sei edo zazpi gutxienez, etxe inguruko bazterrak animaliaz garbiak edukitzeko, izan ere, katuek saguak, satitsuak, satorrak, sugeak, ziraunak, muskerrak, sugandilak, matxinsaltoak, txoriak, tximeletak, arkanbeleak, kakalardoak eta…


MANEX ETA ELURTE HANDIA

-Manex, gaur elurra mara-mara ari duk! Gelditu lasai ohatzean, eskolara joateko eguraldi txarra baitago. Gaur ez zarete joanen. –esan zion amak goiz batean semeari, jaikitzeko garaian. Izan ere, eskolaraino iristeko bi bat kilometro egin behar…


MANEX ETA TRIKUA

Trikuak baditu hiru izen ofizial gutxienez, eta, Manexen baserrian horrelaxe deitzen zioten, baina Euskal Herriko beste lurralde batzuetan kirikino eta sagarroia ere esaten diote. Antza denez, trikuak gauzaleak dira, eta iluntzen duenean ateratzen omen dira…


MANEX BELARRETAN

Uztaileko egun batean, goiz-partean, Manex bizi zen baserrian, belar lanetan ari ziren jo eta su, belar giroa, hau da, eguraldi eguzkitsu eta beroa aprobetxatzen ari ziren denak emanda. Mutikoak ordurako, gainditua eta nahiko ahaztua zuen…


MANEX ASTOAREKIN

Urte hartako udazken hasieran, hau da, azken atsekabea gertatu eta handik aste batzuetara, mutikoa berriz ere adoretuta zegoenean, arratsalde batean, beren baserri ondoan, auzokoaren belar soro batean, haren asto beltza ikusi zuen Manexek. Asto zaharra…