Xanti Begiristain Madotz

AMAREN URTEURRENA

Urtebete da dagoeneko joan zinenetik, martxoaren 13 honetan, baina hala ere, oraindik atsegin handiz gogoratzen zaitut (zaitugu): Mikak beren habiak egiteko hegan pasatzen zirenean, mokoan adartxo bat zeramatela: -Begira, begira! Mika hori orain ere bazoak…


MANEX ETA KARNABA

Manexek, kaskabeltz handiarekin halako atsekabea igaro eta gero, trago txar hura ahalik eta azkarrena gainditzeko, erabaki zuen hoberena zela, berehalaxe beste saialdiren bat egitea. Biharamunean bertan, segituan erreparatu zien karnaba batzuei. Izan ere, halako txoriak,…


HERRI TXIKIEN OROIPENA ETA KONDAIRAK

Gizarte honetan, pertsona guztiak historia-egileak gara, norberak bere historia egiten duelako, baina, hala ere, denak ez gara historialariak, alegia, denok ez gara historian adituak eta historia-ikerketen egileak. Horrexegatik, gehienok, oso gutxi dakigu Euskal Herriko benetako…


MANEX ETA KASKABELTZ HANDIA

Eguberrietako egun batean, Manex bihurritxoa, baserrian barna zebilen goizerdi aldean. Oporretan zegoen eta bere zorionerako, momentu hartan ere, gogotik gustatzen zitzaion gauza bat gertatzen ari zen: elurra mara-mara ari zuen, berari atsegin zitzaion bezala. Dagoeneko…


EUSKALTELEN DESENGAINUA

Espainiako hainbat telefonia mugikor konpainiarekin etsipen eta asperraldia jasan ondoren, egun batean erabaki genuen Euskaltelekin probatzea, eta hara gure harridura, telefonoz esan zigutenean konpainia horretatik bertatik, beraien lan esparrua Euskal Autonomia Erkidegora mugatzen zela! Zur…


LABORAL KUTXARI IPURDIAN ZIRTI-ZARTA

Laboral Kutxak leku askotan esana du, euskara berarentzat guztiz funtsezkoa dela eta horregatik, betidanik ahalegindu eta ahalegintzen dela euskara ahal den gehiena bultzatzen, eta, nik sinesten diot. Urrutirago joan gabe, eta erakusgai moduan, hortxe dugu…


Katixa eta hostoa

Behin batean, udazkenean, Katixa oso haserre atera zen etxetik, amatxok errieta handia egin ziolako, gaizki portatu eta gero. Zigor moduan, amatxok etxe ondoko denda batera bidali zuen, mandatu bat egitera; ogia erosi behar zuen. Baina,…


EXISTENTZIA ARAZOA

Txikia nintzenean arazo larriak nituen Errege magoekin. Denek existitzen zirela esaten zidaten, baina, hala eta guztiz ere, nik gauza susmagarri batzuk sumatu eta ez nintzen guztiz lasai gelditzen. Konparaziora, ilbeltzaren bosteko gauean, hau da, Errege…


BEREMUNDA ARANO BARBERENA

Azaroan zehar, zoritxarrez, hiru pertsona zahar joan zaizkigu Etxarri Larraunen: Benantzio Eguzkitza, Mikaela Lasarte eta Beremunda Arano. Azken hau 92 urterekin. Asko daukat nik Beremundari eskertzeko. Hasteko, txikitan, Behiko Bordatik Etxarriko eskolaraino oinez joaten nintzenean,…


GUDA EGOERAN

Egun batean, ez dakit nola eta zergatik, baina, bat-batean, nire burua lur eremu luze, zabal eta latz batean topatu nuen. Lautada ikaragarri handia zen; zelai-zelaia. Dena lehor eta agorra. Zuhaitzik ez zen ikusten, hurbil behintzat….