Eric Traonmilin

MUNDUAN EDERRENA

Munduan ederrena, da zure hizkuntza: amaren sabelean jadanik ohitza, haren ahots leuna, kantuaren antza, ematen has zekizun, zure nagusitza oin-puntez erakusten bilintzi-balantza.   Munduan ederrena, da zure mintzaira: honen hitz ugaritan hainbeste kondaira ikasi zenituen…

Gehiago irakurri...

EUSKAL HITZAK IKASI

Euskal hitzak ikasi, haren belarrian leunki xuxurlatzeko, haren gogoetan nola leuna zitzaizun izana benetan.   Euskal dantzak ikasi, haren begietan leunki irakurtzeko, haren besoetan laket zatzaizkiola plaza txiki hartan.   Euskal kantuak kanta, haren saihetsean…


HAIZEAREN KONTRA

Haizea itzultzen da, nire ametsean, maitearen islatik nire urruntzean. Biratu ‘ta biratzen, betiko borrokan, haizearen kontra naiz, etorri ezean.   Uhina handitzen da, nire ametsean, maitearen islatik nire baztertzean. Igo eta jaisten naiz, betiko kulunkan,…


AURORA BOREALAK

Aurora borealak zure besoetan bidaia egin gabe jakinik askotan, zergatik bilatuko mundu zabalean zure begi ninien baitan dudanean?   Ortzadar oparoek zure gorputzean euritan izan gabe zurturik sarritan, zergatik haritzetik urrundu soberan palmondoen artean errera…


ELANTXOBEKO KAIA

Elantxobeko kaia helmuga zait egun, euskal kosta segituz, belaz ez hain urrun. Leku gutxi dago han, kanpotik bazatoz, zure amarratzeko, gelditzeko asmoz.   Elantxobeko kaia ikusi aurretik, topatzean itzuli beharko duzunik ez duzu uste nahi,…



HIZKUNTZAREN GORPUTZA

Hizkuntzaren gorputza naiz laztantzen ari, mintzo gabe hitzetan, omen olerkari. Nire aurrean dago, orrialde zuri, aspalditik ezarri paper zati hori.   Aditza hezurra dut, zentzu eramaile, ‘ta izena giharra, mugida emaile, lokailua tendoia, guztien lotzaile,…


TELEBISTAREN ARAUA

Erranen dizudana erraten dizut, lehenik. Erraten dizudana erraten dizut, bigarrenik. Erran dizudana erraten dizut, hirugarrenik.   Laztanduko zaitudana maite dut, lehenik. Laztantzen zaitudana maite dut, bigarrenik. Laztandu zaitudana maite dut, hirugarrenik.   Eginen dizudana diotsut,…


BARATZEAN KOKORIKO

Zerrendan kokoriko, tipulinaz ari, entsalada berdeak oi, zure bazkari eta egun alaia liluratzekoan, txori kantuak ditut belarri zokoan.   Alaia zarelako, gaztaro aireak ahapetik kantatzen zure entzuteak nire egun alaia liluratzekoan, zure xaramela dut belarri…