OLERKIGINTZA

ESKUAK

Barnealde ahur sekula ez ahul eusteko, laztantzeko, lotzeko eta askatzeko. Eraldatzeko. Eskualde bateko leinua, batasun zeinua, ahotsik gabeko doinua. Ondarea dute zimurretatik barreiatzen eta azal leuneraino iristen. Hitzik gabe dira mintzatzen eta ukituz maitatzen, gorputz-adar…




ANIZTASUNA

Larrosa txuri eta gorriak nahastu dizkidazu eskuetan. “Zintzotasuna eta bekatua” esango luke auzoko edozein mojak. Apaizaren gerriko mugimendu arinari begira. “Zintzotasuna eta bekatua” esango luke nire amonak. Aspaldiko garaiak ezin ahaztuz. “Zintzotasuna eta bekatua” esango…


DATORRENA

Euriak dakar urtea eta urteak euria bada egiten txikia zaharra, bada atzea. Aitzinan, berriz, gaztea, datorrena da, berria, etorkizunan haria, izango denaren kea. Hartuko dugu hobea, ereingo dugu hazia, kenduko dugu harria ta bilatuko bakea. 


Nafarroa

Jean Mixel Bedaxagar (1995) Arbasoen arkaitza Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa arbasoen arkaitza lur emankor hezkaitza bedatseko ekaitza ekhiaren emaitza Nafarroa, Nafarroa arbasoen arkaitza. Zazpietan lehena Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa, zazpietan lehena gaztelien auhena Santxoren hasperena gazten itxaropena…


Herribehera

Benito Lertxundi (1974) Herribehera Herribehera zure landen zabalera ortzi-muga den hartan mugatzen da. Zure lur emankorretan ixurtzen diren asmoak gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak. Zure gaztelu zaharrek gorderik duten aintzina hats tristetan mintzo da…


MISERIAREN HIRIAN

Miseriaren mamua dabil  hiri honetan jostari,  ume galduen begietan  batera itxaropenarekin.  Miseriaren mamua baita  entzun, dutenen ahoetan,  beren mundu txukun garbia  itxusten dutenen kontra.  Eta miseriaren mamua  indiferentziaren oihuan,  egoera aldatzen ez duten  itxu konformisten…


Ukitua

Ukitzen nauzunean, ukitua nauzu, ukitzen nauzulako uki sentikorraz.   Ikusten nauzunean, ukitua nauzu, ikusten nauzulako begi eztitsuaz.   Aditzen nauzunean, ukitua nauzu, aditzen nauzulako belarri ernaiaz.   Usaintzen nauzunean, ukitua nauzu, usaintzen nauzulako aitaren arretaz….


BERRIRO NI

Soinuak buruan, neuronen munduan, saltoka eta dantzan, bideberri ahaztuan.   Zentzumenak berpizten, nire gorputza harritzen, aintzinakoak zaharberritzen nintzena naiz sentitzen.   Aitzina ikusaraziz, gibela sentiaraziz, nintzena banaizela berriro ere ikasiz.