Albisteak

ARABA

San Prudentzio eta Estibaliz Andra Mari-ren jaiak iragartzeko afixaren lehiaketa martxan da, aurkezteko epea martoak 17-an bukatuko delarik.


GIPUZKOA

Donostiako autobus geltoki berria dela eta Lurraldebuseko linea batzuk aldaketak izanen dituzte. Argibide gehiago www.lurraldebus.eus en.


ZUMARRAGA

Tokiko Agenda 21 ebaluaketaren ostean Zumarragak diploma jaso du.


ALFARO

“Cofin” izeneko busti bereziak duen egoeraren hobetzekotz 180.000 inbertituko dute. Alta, horri esker bertze maila bat irabaziko du.


ELINBERRI

Mikel Romeo Ruiz-en olerki berria irakurgai.


EIHERALARRE, EZTERENZUBI

Alta, populazio gune hauetako eskoletako umeak eta haurrak egunero Donibane Garaziko eskolarat eraman nahi dituzte. Areago, Eiheralarreko eskola bera ere itxi nahi dutela zabaldu dute. Ondorioz, gurasoek hainbat ekimen karrikaratzen ari dira.


ARGOMANIZ

Txagorta gizarte zentroan estatutuak aldatzeko kudeaketa martxan jarri dute.


ERANDIO

Loiuko aireportuaren ordutegia zabaltzearen aurka agertu da Erandioko Udala, ondorio txarrak dituelako ordutegi horren zabaltzea auzotarren deskantsua eta ongizaterako.


ZUMAIA

2016ko San Pedrotako jaietan barrakak eta saltokiak jartzeko baimena eskatzeko epea maiatzaren 1etik 31ra bitarte biak barne. eskabide orriak www.zumaia.eus en.


NAFARROA GARAIA

Arauen arabera “ez euskaldun” aginduriko eremuetan euskaraz ikasi ahal izatekotz “D” ereduari dagozkion ume, haur gelen irekitzekotz aurten zortzi ikasle behar izanen bide dituzte.