Albisteak

GALDAMES

Saneamendu lanak egingo dira Zubiaga eta Pozolinon. Horretaz gain beste bi obra egingo dira, Laia auzoan edateko ura heltzeko eta Bentorro auzoan oinezkoentzako ibilbide bat jarriko da BI-3632 errepidean.


AIA

2016. urteko jai eta ekintzen egutegia: Apirilak 3 Txakoli eguna; Apirilak 23-24 Landare berezien azoka; Maiatzak 22 Asentzio feria; Maiatzak 28-29 Andatza – Aia auto igoera; Ekainak 12 Aiako mendi lasterketa; Ekainak 24 San Juan…


LARRAGA, MIRANDA

Fiskaltza Larragako lurretan kokaturik zegoen Mirandako kontragorri, presa eraitsi izana delitua izan denentz aztertzen ari dela jakinarazi dute.


ELINBERRI

Xanti Begiristain Madotz-en agiri berria irakurgai.



ASPARRENA

Udalak 2.016 urterako aurrekontuak behin betiko onartu ditu 3.046.937,45 €-rekin.


ERRIGOITI

Foru Aldunditik 2015eko gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina finantzatzeko eta berezkoak zaizkion eskumenen egikaritzapen egokia ahalbidetzeko, 359.616 euroko dirulaguntza jaso du Udalak.


ABALTZISKETA

1615. urtean sortutako Tolosaldeko udalerria. 319 biztanle ditu (2015 urteko datuak) egun, 11,18 kilometro karratuko azalerarekin.


BARDOAK

Alli, Etxarri Aranatz, Iruñea, Mezkiritz, Otsagi… Hamaika saio burutu eta gero otsailaren 19tik martxoaren 6rat bigarren txanda jokatuko dute, hasierako 16 talde beharrean bakarrik 6 ariko direlarik.


ZUBEROA

“Gaindegia”k karrikaraturiko txosten baten arabera 2030. urtean biztanlegoa tipiagoa izanen bide da.