Eric Traonmilin

ESKUA, BERRIZ

  Abenduko arratsalde izoztu eta ilun honetan, Passemillon karrikan, Maiatz egoitzaren aurrean, beroki lodiz jantzia, aztalez lauzei ostikoka ari natzaie oinetan berotasun apur bat sortzeko. Mugikorra eskuan, dei baten zain nago. Pantailan zapatze labur batez,…

Gehiago irakurri...

ALETXA ETA MIKEL – 12

  Udaberriko arratsalde eder honetan, kostaldeko ospitale gela zuri-zuritik, Mikel abiatzeko prest zegoen. Bigarren gaua zaintzean pasatua zuen eta etxean erosokiago eriondoa pasatuko zela errana zion kirurgilariak bezperako arratsaldean. Horrez gain, etxeratzearekin infekzio baten ospitalean…


ALETXA ETA MIKEL – 11

  Udaberriko goiz eder honetan, kostaldeko ospitale gela zuri-zurian, oraindik matelezur min handiz zegoen Mikel iratzarri zenean. Berehala, bezperan Miren eseria zen besaulkian gizon ezezagun bat ikusi zuen. Gizonari nor zen galdetzear zegokionean, hura jadanik…


ALETXA ETA MIKEL – 10

  Udaberriko eguerdi euritsu honetan, kostaldeko ospitale handian, argi itsugarriarekin begietan, zintzurra erretzen zion lehortasunak mintzatzea mingarria eragiten zitzaion Mikeli, bera iratzarri zenean. – Esnatu jauna, esnatu, otoi, iratzarri jauna, ireki begiak, ebakuntza bukatua da…


ALETXA ETA MIKEL – 9

    Udaberriko gau honetan, kostaldeko apartamendu aberatsean, kanpoko eguraldia atsegina izan arren, biziki giroa iluna zen Mikelek pairatua berri zuen erasoarengatik. Ez zuen tutik ukitu “Gustatzen Zaidana”-k eraman zuen afarian. Ez zuen ezer edan…


ALETXA ETA MIKEL – 8

    Udaberriko arrats apal honetan, hinki-hanka ibiliz, aurpegi hantu eta gorrituarekin, negar zotinarekin begi ertzean, kostaldeko apartamendu aberatsean sartu zen Mikel, lanerako maletatxoa besoaren azpian, euskarririk gabea, zikindua eta karramixkatua. – Ai, ai, ai…


ALETXA ETA MIKEL – 7

  Udaberriko goiz epel honetan, bezperako hegoak beroturiko airea orain freskatua eta arnasteko atsegina izanez, kostaldeko apartamendu aberatseko leiho-ateak ireki zituen Aletxak baita egon gelako leihoak ere. Mikel, goizeko aire freskoa preziatuz eta goxo-goxo arnastuz…


ESKUA

edo Ibilaldi literario erotiko bat emakume baten burmuinean? “Samurtasuna eta eztitasuna nahi ditut”. Horixe errepikatzen diot ene buruari udazkeneko eguzkiak ipurdi mazelak leunki berotzen dizkidalarik. Azken finean oporretan naiz. Izurrite uda honetan, lan eta lan…


ALETXA ETA MIKEL – 6

    Udaberriko gau bero-beroan, hegoak airea arnastezina eginez, telebista pantailak baizik ez argitutako kostaldeko apartamendu aberatseko egon gelan, begiak itxi zituen Mikelek. Sinestezina zen, entzunezina zen ikusi eta entzun berri zuena. Baietz kolegioan edo…


ALETXA ETA MIKEL – 5

Arrats apalean udaberriko eguzki gorrantzak zeharka argitutako kostaldeko apartamendu aberatseko egon gelan, itxuraz kezkatu sartu zen Mikel. – Arratsalde on Aletxa! Ongi zaude? Ni, leher egina nauzu! Zer sapa egiten duen! Eta horrez gain maskekin!…