HITZ SOLAS

Gorputz txikiteoa (bi iritzi)

1.-JULEN Julen telefonoaren aitzinean da. Ekurugaitz arras. Eskuan egunkaritik moztutako orrialdea du. Bertan agertzen den zenbakia sakatu du, behin, bitan, hirutan, hamaikatan… Hariaz bertze aldekoek hartu dutenean ordea, hagitz ahalketurik bere tokian eskegi du. Ezkoneraztunak…


Hil da Eguberri eta piztu zaigu Inauteri

Gauza jakina da zein garrantzi handikoak diren solstizioak eta ekinozioak euskaldunen mundu-ikuskera zaharrean, luzaz beraiek izan baitira gure egutegiaren banatzaileak eta bideratzaileak. Neguko solstizioan, neguburu deitzen dugun horretan, gure arbasoek eguzki zaharraren heriotza eta berriaren…


Baxe nafartar baten memoriak

Kaixo irakurle! Elinberri.eus aldizkari digitalarentzat zutabe bat idazteko prest izango nintzenez eskatu zidatenean, poz handi batekin onartu nuen. Beldur pittin batekin ere, nahiz ta aspalditik idazten dutan, ohartu bainaiz ez nintzela nehoiz horrelako ariketa batean…


“Baina bihotzak dio” – Xabier Montoia

“Hamabost urte bete nitueneko gabonetan ihes egin nuen etxetik. Amaren etxetik, hobeto esanda, aitarenera itzultzeko alde egin nuelako handik, gure benetako etxera, gurasoak banatu ziren arte laurok bizi izan ginenekora. Banaketa, hiru urte lehenago gertatu…


Azken kafea

“Epa, Miriam, kaixo! Zer moduz zaude? Ongi?” “Bai, ene!” Irriñoa egin eta nire pausoarekin jarraitu. “Aizu, itxoin. Entzun duzu zerbait Luluri buruz?” Irriñoa ezabatu da. Biratzen naiz. “Luluri buruz? Zergatik, ba?” Lanpetuta egon naiz beti….


Helderia

Juantxok dirua dakarren bitartean, tabernarat sartuko naiz eta han aiduru egonen. Gaur neronek irabazi dut, garbi neukan gorriek irabaziko zutela, bikoteak ez zeuden batere orekaturik. Ia hobendun sentitzen naiz hain apustu erraxa egin dudalako. Beharbada…


Batixta Bortiri-Sala,Larraineko koblakaria

1979ko abenduan, hogeita hiru urte nituela, Baionako Zabal liburu-denda gogoangarri hartara sartu nintzen, eta han, beste liburu askoren artean, Sü-azia kultur elkarte zuberotarrak fotokopiez egindako liburuxka berde bat topatu nuen. J.B.Borthiry-Sala larraintarrak huntü koblak irakur…


“EHUN METRO” RAMON SAIZARBITORIA

“Arnasa hartzea automatikoki egin nahi huke, zangoen eta batez ere, besoen mugimenduaren edo erritmoaren kontrolpetik libratu. Zangoen martxa edo erritmoa gutitu gabe, arnasa hartzearena makaldu. Haizea sudurretatik hartzen saiatzen haiz -pulmoietara hotza sartzen ez uztearren-…


BENTAKO KOMUNA

Arratsaldeko bortzetan geratu gara herriko plazan biltzekotan. Goizeko partida ikusita, bidean bazkaltzea xedatu dugu. Betiko bentetan eskatu dugu tokia. Leku ona da, gure jomugatik hurbil dago eta sukaldari bikaina dute. Gaur, aldiz, ez nago hagitz…


ODOLAREN USAINA – MIKEL ANTZA

“Azal zurikoa zen. Gure mendietako betiereko elurraren zuriaren pareko. Arroz-hautsen beharrik ez zeukan haren bisaiak. Arroserantz lerratzen zen zuritasun hartan ezpain haragitsu gorriskak sortzen ziren. Eta begietan esmeralda bi zituela pentsatu nuen segituan. Inori grisez…