OLERKIGINTZA

2 – Izarrekin dantzan

Atsekabetasunean itotzen naiz, bilatzen jarraitzen dut bizitzarekin mozkortu nahian beteko nauen zerbaiten bila barreneko putzuetan igerian irakatsiko didana beldurra zer den ahaztuz noa sentitzearen mundutik urruntzen mundu berriak eraikiz kontraesanak elikatuz nire nahiak momentuan asetzen…


Beltza

Nola mundu bat kolore gabea Heriotzarat joan behar halako bizia Sua gorria,itsaso urdina Laino xuria,mendia berdea Arrosa lorea,iduzki horia. Bainan gorri,urdin,xuri, Berde,arros ,hori. Bihotzez esana:nahasmena nahigabea. Dena beltz!Oro beltz! Beltza,beltza belta… Itsuen zoria,hilen bizia, Apezen…


1- Izarrekin dantzan

Sutondoan eta nire ondoan amona, erlojua eta telebista atzekaldeko soinu egonkorrak, egonkorra izango balitz dena? Amona, sutondoa…nostalgiarenak izan baino lehen orain, gaur, nireak dira; bihar biharkoak


Heriotzari kantua

Han etortzen zait inundik Neregana nabalez beterik Bortxatu dit bizia farrez A a a, Ez,ez ,ez! Nere harridura ikusmenez Amorratu zait berehala Zer jakin behar nuen bada Ni nintzela gaurko hautatua. Mugitzen dizkio besoak Goi…


GATIzu, GATIgu, GATIBU

Garaiz ibili ginen momentu hartan dena bilakatzeko dena aldatzeko. Xamurtasunetik iraultza sortzeko. Utopikoa zen hura begietan bizia hartzeko. Garaiz ibili ginen, gaueko azken minutuetan dantza egiteko. Garaiz ibili ginen, baina beti bezala goizeko ordu txikitan,…


Mari Eder

Argiaren printzak pizturik dauden bitartean Ez gara sekulan,inoiz ez hilen Iduzkiak hedoi hitsak sugartzen anartean Goiargia ez da beinere hilen.   Ez gira hilen,ez,nere bihotz kuttuna,nere Mari Eder Zure ile argiak menditik zerura dira jirabiratzen…


(des)oreka

Amaieraren azken momentuetan lurretik altxatzeko ahaleginak handitzen diren hoietan. Utopikotzat hartzen genuen horrek aurpegia eman gabe jarraitzen duenean. Gorputzak askatzen gaituen mometu horretan, bertan eraikitako, guregan eraikitako errepublika sendoa deuseztatuz eta gure nahiei botere guztia…


Mendekatzea

Itsas aldera dabiazkit Eta dairazkit Malko urdin urtuak Nigar xotin izutuak. Zinez andre,amodioa galtzen denean Ba al dakin norat dabian? Erantzun baino lehen behar dinat esan: Hi baino lehenago hiltzen banun Hi baino lehenago jakingo…


Bizitza V

Herensugearen pausoen hotsaz orro eginez sartu zinen nire bizitzan. Denok dakigu herensugeek herriak ihartzen dituztela. Halaxe egin zenuen zuk. Orain altzariak kiskalduta turista madarikatuen artean bigarren eskuko azokan murgiltzen naiz elkortu gabeko aztarnak bilatu nahian.


Ni hiltzenean

Ni hiltzenean Ehortz nazazue Nere kitarrarekin batean Hondarraren azpian… Ni hiltzenean Haritzen artean Onttoen ondoan… Ni hiltzenean, Nere kitarrarekin batean, Hautsaren azpian… Helduko zaizkizue Doinu berriak. Oi haize lagun maitea! Oi haize adiskidea! Ni hiltzenean