OLERKIGINTZA

Zanpantzarrak

Zanpantzarrak itturingo plazan larru ta garez saltoxka Amaiurko gaztelu noblia,Gorramendirantz begira agurka Zozaiatikan da aditzen Astraingo balsa ta zitu horixka Nere leihotik iñauzturikan,katu beltzak so,ortoska. Ximista gaistoak Aritzakuneko haritzak jo ditu Ursuko santa Ana isilikan,izorragatik…


Itzala

Esnatu!  Galduta nabil  labirinto honetan  Eta ezin jakin  nola atera benetan.  Tartetan  bidea aurkitzen dudala,  ibiltzen hasi eta berehala  oinak urratu zaizkidala  konturatzen naiz bapatean.  Herbestean,  izan nintzena galduta,  nire izena ezin aurkituta,  gogoa jada…


Krabeliña

Azkeneko lorea jarri dut ilean. Aspaldi lore faltsuak jartzen ditudala ene lagun. Kolorea kentzen ez amaitzeko. Ezpainetan hainbeste jartzen duzun gorria. Bihotzak garrasi egin du bizia behar baitu. Odol kolorea baldin bada hobe. Azazkaletan grabatu…


Bizitza IV

Hogeita hamarrak bete berriak esku artean munduak eztanda egiten dizu.


Zure hitza

Zure hitza noizpait sortuko dela badakit bainan Biharamun lainotsu batean bada Ez nauzula deitu Bezpera euritsu batean bada Ez nauzula deitu. Helarik ez ahal baduzu. Egun ilun triste batean bada Eznauzula deitu. Kolore gabeko goiz…


Bizitza III

Ez dute zarata handirik ateratzen, amaren esku zimurtuek. Harri bat edo erreflexu bat besterik ez zara haien artean. Pisurik gabe, ezerezean desegiten den ur t a n t a r e n a r n…


Hotza berriz

Beste olerki hutsa. Kalera noa, hotza berriz, noiz amaituko ote da? Batek daki. Hodeien iluntasunak ez digu uzten udaberriko kolorea somatzen. Hotza berriz. Euria ari du, egunerokoa, euritako eta beroki beltz batekin habiatzen naiz kalera,…


BIZITZA II

  Oraindik ere existitzen denaren gainean nire ama joan etorrian. Valerie Mejer Amaren sabeletik ihes egin gerora lurraren sabela izoztutik ihes egiteko ezerezean amak betetzen duen lekura itzultzearren.


DATORKIT

Haizeak bere azken energiak xahutuz aireari indarrak eskatuz nire aurpegia modu izkutu batean beste behin kolpatu egin du. Zirriborro ikustezin bat sortuz nire begien irisean. Esnatu nahian. Haizeak bere azken energiak xahutuz zure masailen disdira…


Denboraren pasa

Bada, hotza itzuli da, urtea pasa da. hain azkarra al da denbora? Sabelan gosea, buruan etxea, gorputzak nahi du beroa, zahartu al gara, jada? Hotza bueltan da, udazkenean murgilduta badoa uda, umearoa ahaztu al da?…